Gibeloliba
| Gibeloliba | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Russula olivacea Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus olivaceus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Gibeloliba (Russula olivacea) Euskal Herrian aski arrunta den Russulaceae familiako perretxikoa da. Gida zaharretan perretxiko jangarri gisa sailkatua dago, baina bere kontsumoa arriskutsua da, gordinik edo gutxi eginda pozoitsua baita.[1]
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perretxiko honen txapela 5 eta 15 zentimetro arteko diametrokoa da. Gehienetan oliba edo marroixka kolorekoa da, baina beste kolore batzuk ere eduki ditzake: morea, gorri iluna edo arrea. Hasieran ganbila eta azkenean lautu egiten da eta erdialdea hondoratu egiten zaio.
Orri estutuak dauzka hasieran, baina gero tartekatuagoak, hori berdexkak hasieran eta gero hori-arreak. Hanka luze eta sendoa dauka, zuritik arrosa kolorera. Haragi zurixka eta lodikoa da, horitzeko joera daukana. Espora hori biziak, biribilak eta latzak dauzka.
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean agertzen da pagadietan.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau jangarria da ondo egosten bada, baina intoxikazioak sortzen ditu gordinik edo gutxi eginda jaten bada.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
Datuak: Q241024
Multimedia: Russula olivacea / Q241024