Edukira joan

Gibel kuleto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibel kuletoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula aurea
Pers., 1796
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
edo adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
edo espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibel kuletoa (Russula aurea edo Russula aurata) Russula generoko onddoa da.[1]

Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero laua, eta apur bat hondoratua, kolore bermiloi-gorria, kromo-horiz nahastua; ertza horixka. Azal lubrifikatua eguraldi hezean, matea eguraldi lehorrean eta zati batean bereiz daitekeena.

Orriak: Libreak, edo apur bat adnatuak, osoak, krema zurbil kolorekoak edo horixka samarrak gaztetan, heltzen denean hori edo hori-okre kolorekoak, esporak tindatzen dituzte.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez dutenak

Orri adnatuak: Oina ukitzen duten orriak, baina ez dutenak jarraitzen.

Hanka: 6-8 x 1,5-2 cm-koa. Zilindrikoa edo borra formakoa. Zurixka, apur bat limoi-horiz koloreztatua.

Haragia: Hauskorra, zuria, limoi-horia azalaren azpian, zapore atseginekoa. Batzuentzat intxaurraren edo urraren usaina du, beste batzuentzat eztiarena. Usain ahula.[2]

Etimologia: Latinetik dator russulsa hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: Apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Aurata berriz, aureus-etik dator, urrea, bere kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ona. Estimatua bere itxura atseginagatik.[3]

Nahasmen arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela gorrixkak eta orri horixkak dituzten russulen artean aipa dezakegu Russula alutacea, Russula rubroalba eta Russula velenovskyi, baina bat bera ere ez da iristen Russula aurata-ren urre kolore distiratsura. Urrundik ikusita, Amanita caesarea dela pentsa dezakegu, kolore antzekoak dituelako.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetan, baina ez soilik, batez ere pagoen azpian eta leku hezeetan.[5]

Banaketa eremua: Europan eta ez da oso ohikoa Britania Handian. Turkia ekialdeko itsaso beltzaren eskualdea bezain ekialdera erregistratu da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 130 or. ISBN 84-505-106-87..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). [68 Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 497 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 383 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]