Edukira joan

Gibel beltz-ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibel beltz-ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula atropurpurea
Britzelm., 1893
BasionimoaAgaricus atropurpureus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibel beltz-ubela (Russula atropurpurea edo Russula krombholzii) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da pozoitsua, ezta toxikoa ere, baina ezin da jan haragia mina eta mikatza duelako.

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, ondoren laua eta erdian pixka bat hondoratua, purpura gorri kolorekoa eta erdian purpura-beltzaxka kolorearekin, gorri-ardo koloreko koloregabetutako orbanekin, eta, sarritan, arre koloreko pikor batzuekin. Azala lubrifikatua eta distiratsua eguraldi hezean. Ertz mehea, bat eginda eta leuna.

Orriak: Zuriak, isla horixkekin, nahiko estu, meheak, oinari itsatsita.

Hanka: Laburra eta lodia, pitzatua, zimur finekin, kolore zurikoa orban arreekin.

Haragia: Irmoa, lodia, trinkoa, gaztetan zuria eta zertxobait grisaxka zahartzaroan. Akre zaporekoa batez ere orrietan, eta fruta usain ahulekoa.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Atropurpurea epitetoa latinetik dator, iluna esan nahi duen "ater" hitzetik eta purpura kolorea esan nahi duen "purpureus" hitzetik. Bere kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, akre zaporekoa delako.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen kolore aniztasuna dela eta, hainbat azpiespezie sortu dira: Russula depallens, Russula atropurpurea f. dissidens, Russula pantherina, Russula olivicolor, Russula atropurpurea, Russula fragilis var. atropurpurella, Russula purpurata f. rubripes, Russula atropurpurea var. bresadolae.[5]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, bakanagoa koniferoetan.[6]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Russula atropurpurea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 499 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 404 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 351 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 72 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]