Lur-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaAbortiporus
Espeziea Abortiporus biennis
Singer, 1944

Lur-ardagaia (Abortiporus biennis) Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara denez, ez da jangarria.

Sinonimoa: Plyporus biennis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Hasieran forma zehatzik gabe aurkezten da, geroago bereizten da, kapelak estu baten antzeko bat (5 -10 mm) kopa edo inbutu itxurarekin eta oinekin (daudenean) taldeetan eta elkartuta gutxi asko. Karpoforo zuriak, zuri-arrosak, izerdi-tanta gorrixkekin.

Tutuak: Hanka dagoenean oinerantz dekurrenteak, 2 - 6 mm inguruko luzerakoak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Irregularrak, koskadunak, urratuak, arrosa zurbil kolorekoak, ia zuriak, ukitzean arre kolorez zikintzen dira.

Hanka: Askotan ez du izaten, beste batzuetan alboan eta irregularra, beste batzuei elkartuta, masa trinko bat eratuz.

Haragia: Zuria, apur bat haragi kolorekoa, haritsu-larrukara barrutik eta harroa gainetik.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko,esan nahi duen"poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Biennis epitetoa latinetik dator, biurtekoa esan nahi duen "biennium" hitzetik. Ustez horrela hazten direlako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie tipoaren forma eta aldaera asko daude, eta, beraz, ez da erraza zehaztasunez identifikatzea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri amaieratik udazkenera arte. Basoetan sortzen da, sustrai hondarretan edo lurrean, enborren inguruan. Ugariagoa da pagoen eta haritzen basoetan. Ohikoa da gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mindu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 639 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 460 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 563 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 129 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]