Melanoleuca cognata
Melanoleuca cognata | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Melanoleuca | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Melanoleuca cognata | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Melanoleuca cognata Melanoleuca generoko onddo espezie bat da.[1]
Ez da kontsumitzen, baina gomendagarria da hornigai gisa. Lur hezearen aromak, beste Melanoleucak (gramopodia) baino kalitate txikiagoa ematen zaio..
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldua erdian titi batekin. Kolore uniformekoa, marroi-okre kolorekoa, hori-okrea edo okre-grisaxka. Azal lehorra, leuna eta distiratsua.
Orriak: Meheak eta estu, eskotatuak, krema kolorekoak edo okre-krema kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 6 - 12 x 0,8 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, zuzena, fibrilosoa, oinarrian lodituta, krema-okre kolorekoa edo gris-okre kolorekoa.
Haragia: Mehea ertzean, zertxobait haritsua, zuri-krema kolorekoa, irin zaharraren usainarekin eta zapore ahularekin.[2]
Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik. Cognata epitetoak kapelaren koloreari egiten dio erreferentzia.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberriko Melanoleuca da, krema-okre kolorekoa. Ezaugarri hauek direla eta, erraz identifika daiteke.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberriko espeziea da, udazkenean ere ateratzen den arren, koniferoen basoetako soilguneetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika, Txile eta Errusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 226 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 246 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 281 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Txantiloi:164 Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..