Edukira joan

Larramendi-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larramendi-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista luscina
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus luscinus

Larramendi-ziza (Lepista luscina) onddo espezie bat da.[1] Perretxiko jangarria, kardu-zizaren antzeko koloreko kapela du, orbanak dauzka eta hatzarekin igurztean orriak erraz bereizten dira. Maiz kardu-zizarekin nahasten da, bere kolore, habitat eta hanka laburragatik, eta batzuetan eszentrikoa ere bai.

Sinonimoak: Lepista panaeola, Tricholoma panaeola.

Larramendi-ziza goitik ikusita.
Larramendi-ziza azpitik ikusita.

Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua, eta ertza sarritan uhindua eta bihurgunetsua. Haragitsua, lehorra, oso hauskorra. Kolore gris-zurixkakoa, askotan orban ilun zentrokideekin markatuta.

Orriak: Estu, meheak, okertuak, itsatsiak edo eskotatuak, kapelaren haragitik bereiz daitezkeenak. Hasieran zurixkak, gero grisaxka-horixkak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 3 – 7 x 1 – 2 cm-koa. Zilindrikoa edo pixka bat meheagoa goian, haritsua, haragitsua, betea, lehorra, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa. Eszentriko samarra, gehienetan laburra eta apur bat kurbatua.

Haragia: Trinkoa, hauskorra, kolore zuri-grisaxkakoa. Zapore gozoa du, eta irin-usain atsegina.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, “lepistós”-etik, soil, esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore min arina duen arren, interesgarria da sukaldaritzarako. Gordinik jan daiteke eta zapore atsegina du gainera.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista rickenii Sing. = Tricholoma panaeolus ss. Ricken, perretxikoarekin, non kapelaren kolorea laranja-arrea den. Lepista caespitosa-rekin, zurixka da eta usain espermatikoa du. Pleurotus eryngii-arekin, honek orri dekurrenteak ditu eta unbelifero sustraietan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean ugaria, zirkuluetan ateratzen da, mendiko belardietan eta larreetan, arraroagoa koniferoen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Europa, Errusia eta Kaukasia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 170 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 334 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or..
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 282-0865-4..
  6. ↑ Lepista luscina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]