Edukira joan

Ziza ahul-hankaurdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza ahul-hankaurdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista sordida
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus sordidus
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza ahul-hankaurdina (Lepista sordida) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lepista nuda delakoa baino txikiagoa, ezkatak, eta kalitate gastronomiko txikiagokoa. Pertsona sentsibleetan, efektu libragarri arin bat eragin dezake.

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, ganbil-kanpai itxurakoa, gero gutxi asko lau-hondoratua, titi zabal eta kamuts batekin. Ertz biribilkatua, izurtua eta ahul ildaskatua gardentasunagatik, azala bereizgarria, leuna, higrofanoa, hezea, zetaduna eta matea; gris-moretik arre-haragira doan kolorekoa eta lehortzen denean zurbiltzeko joerarekin.

Orriak: Estu, banangarriak, goranzkoak, adnata-sinuatutik subdekurrenteetara, eta tartekatuta orritxoekin, kapelaren kolorekoak edo zurbilagoak eta heltzean biolazeo-arrexka zikinak.

Hanka: 3 - 6 x 0,4 - 1 cm, zilindrikoa, askotan kurbatu-uhindua, luzetara fibrilosoa eta muturrean pruinarekin; kapelaren kolorekoa, eta oinarrian feltro zurixka bat du.

Haragia: Lodia, hauskorra kapelarena, zuntzuna oinekoa eta zuri-haragi zurbil kolorekoa, erreflexu arrosekin edo moreekin; zapore gozo-gatzila eta usain ahuletik lurrarenera.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, eta soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Sordida epitetoa berriz latinetik dator, zikin kolorekoa esan nahi duen "sordidus" hitzetik. Bere orbanengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri erdipurdikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista nuda delakoarekin nahas daiteke, baina hau sendoagoa da. Baita Lepista personata espeziearekin ere, honek oin more bizi kolorekoa du. Cortinarius purpurascens perretxikoarekin ere bai.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoetako soilguneetako belarren artean hazten da, eta animalien jatorriko materia organikoarekin ongarritutako belardietan eta zuzenean konpostean ere bai.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Uzbekistan, Pakistan, Kirgizistan, India, Himalaiako eremua, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Thailandia, Australia, Ekialdeko Afrika, Benin, Togo eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 216 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 321 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 278 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Lepista sordida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]