Alertze-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alertze-ardagaia
Paul Stamets with Agarikon.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaLaricifomes
Espeziea Laricifomes officinalis

Alertze-ardagaia (Laricifomes officinalis) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Ungulina officinalis

Ez du sukaldaritzarako balio. Onddo honek historia luzea du, bere ezaugarri terapeutikoak direla eta. Badirudi grekoek eta erromatarrek purgatzaile gisa erabiltzen zutela.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 20 cm bitartean neurtzen du normalean, baina oso handia izan daiteke eta metro erdiko altuera eta 30 cm-ko zabalerara irits daiteke. Zaldi apatx globo itxurakoa da, eta oinik gabea. Besaulki itxurakoz hornitua dago, eta gune kolore zurikoak eta marroi-grisaxkak ditu. Zarakar oso mehe batez jantzia dago eta bere ertzak oso kamutsak dira.

Tutuak: Laburrak, oso geruzatuak, zurixkak, gero krema kolorekoak.

Poroak: Biribilduak eta txikiak edo pixka bat angelutsuak eta krema-zurixka kolorekoak.

Haragia edo bilbea: Lodia eta biguna edo harroa, gero gogortu egiten da, zuri-horixka kolorekoa, irin usainekoa eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Officinalis epitetoa latinetik dator, sendagarria esan nahi duen "officinalis" hitzetik. Medikuntzan erabiltzen delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fomitopsis pinicola oso antzekoa da, baina pinu enborretan hazten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan bizi da alertzeen enborretan. Beste konifero batzuetan ere bizi daiteke, baina segur aski mendiko alertzeak parasitatzen aurkituko dugu.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Asia, Ipar Amerika, Maroko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 416 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]