Edukira joan

Izarputz hirukoitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarputz hirukoitza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum triplex
Jungh., 1840
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Izarputz hirukoitza (Geastrum triplex) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea. Ezin da jan.

Sinonimoa: Geaster Triplex.

Karpoforoa: 3 eta 8 cm artekoa, lehenengo itxita, tipula arreska baten itxurakoa, ondoren irekita, oso ondo bereizten dira peridioko hiru geruzak (exoperidioa, mesoperidioa, endoperidioa), ezaugarriek izena eman diote.

Exoperidioa: Karpoforoaren kanpoaldeari dagokio eta bi heren besoetan zatituta dago eta triangeluar forma dute gutxi gorabehera, kurbatuak, higroskopikoak ez, laziniak deitzen zaie, 5etik 7 puntarako izar baten antza dute.

Mesoperidioa: Geruza mamitsu arre-horia edo arre-gorrixka azpiko geruzatik bereizten den lekuan agertzen da, sarritan lerro zirkular samar baten arabera apurtzen da, lepoko moduko bat sortuz.

Endoperidioa: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, sesila, subglobosoa, mintzezkoa, bere kolorea gris-arretik arre-kremara aldatzen da. Peristomak kono-forma du, gutxi gorabehera mugatua, finbrilatua, fin ildaskatua, aureola batez inguratua.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Triplex epitetoa berriz latinetik dator, hirukoitza esan nahi duen "triplex" hitzetik. Peridioan dituen hiru geruzengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesoperidioari erreparatuz gero, zaila da genero bereko beste espezie batzuekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, baso ilun eta beroetako lurzoru hareatsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Afrika, Ipar Amerika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 53 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 690 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 506 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 610, or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]