Udazkeneko onddozuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udazkeneko onddozuria
Boletus edulis EtgHollande 041031 091.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus edulis
Bull. (1789)
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Udazkeneko onddozuria (Boletus edulis) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Erretikulu zuria du oinaren goialdean. Kapela marroi iluna dauka eta kupelaren itxurako oina. Haragia zuria eta intxaur usainarekin.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabalekin eta koniferekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epeletan. Bakarrik edo taldetan daude, lur drainatuetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edulis taldearen ordezkaria da, reticulatus, aereus eta pinicolarekin batera osatzen dutena.

Boletusen erregeak dira, erromatarrek ere asko estimatzen zituzten eta gaur egun Europako zenbait lekutan kontsumitzen diren perretxiko bakarrak dira.

Kapelaren koloreak zehazten dituen barietate batzuk ditu, hala nola, albus barietate zurixka, citrina horixka eta fuscoruber gorrixka, pinikolaren oso antzekoa.

Kapela: 6-15 (20) cm. diametroan. Haragitsua eta sendoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, amaieran apur bat kopa formakoa. Arre ilun xamarra, kapelaren ertza argiagoa eta azala likatsua. Belusik (terciopelo) gabea. Azalaren azpian marroi-ardo kolorea du, retikulatus-ak ez bezala. zerrenda zuri oso bereizgarria kapelaren ertzean.

Tutuak: Hasieran zurixkak, gero hori-olibak, luzeak, askeak, errazak kapelatik bereizten, ez dira urdintzen.

Poroak: Lehenik itxiak eta finak, zuriak edo zuri-grisaxkak, gero horiak, azkenik berdexkak.

Hanka: Sendoa, lodia, betea eta irmoa, gaztetan sabelduna, hazten denean zilindriko bihurtzen da. Kolore zuria edo marroi argia, goialdean sare zuri batez apaindua.

Haragia: Zuria, apur bat burdin kolorea azalaren azpian, sendoa eta gogorra gaztea denean, gero harroa. Zaporea gozoa, hurrarena gogorarazten du.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikaina, herrialde guztietako perretxiko preziatuenetako bat.[3]

Harri Aroko gure arbasoek ere kontsumitzen zituzten, Dordoñan (Frantzia) egin ziren eskabazio batzuetan frogatu zen.

Nahasmen arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

b. aereus. B. Pinicola, B. Reticulatus, denak jangarri bikainak [4]

Appendiculatus multzokoek eta bere barietate ezberdinek antzeko ezaugarriak dituzte, baina beraien poroen urre kolore horiagatik bereizten dira, eta haragiaren koloreagatik, kolore arrosa edo urdin lausotu batez tindatzen den horixka.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailetik azarora arte, pagoen, haritzen eta gaztainondoen baso handietan, pinudietan eta mendiko izeietan ere bai.[5]

Soilguneetan, mugetan, bideetan etb.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika,Asiako iparraldea; Hegoafrikan, Hego Amerikan eta Zelanda berrian sartua.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Edulis latinetik dator, jangarria esan nahi du, bere haragiaren jangarritasun bikainagatik.

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus edulis tokiko euskarazko testuetan:[6] onddo buruzuri; onddo zuri; papun (heldua denean).

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 396 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 34 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 479 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 42 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]