Kaliza hankaluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaliza hankaluzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella macropus
P.Karst., 1871

Kaliza hankaluzea (Helvella macropus edo Macropodia macropus) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez jatea gomendatzen da, haragi gutxi duelako eta urria delako. Baina kontsumitzen bada , gutxienez 20 minutuz egosi behar da, eta egositako ura kendu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Hasieran kopuliformea, gero irekiagoa eta lauagoa. 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Arre-gris kolorekoa himenioan eta gris zurixka kanpoaldean eta ertzean. Kanpoko aldea , oina barne, oso ile laburrez estalita egoten da, eta kontzentrazio piramidal txikietan elkartzen dira. Haragi meheko errezeptakulu honi, 2 eta 4 cm bitarteko altuerako oin batek eusten dio, zilindrikoa, eta 1 eta 2 mm bitarteko lodierakoa. Kanpo egitura errezeptakuluaren kanpoko aldearen jarraipena da.

Askosporak: Garatxo finekin, oblongo-fusiformeak, hiru tantatxo ditu barruan, erdikoa handiagoa. Aska oktosporikoak eta zilindrikoak. Parafiso zilindrikoak.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsuak. Macropus epitetoa grekotik dator, handia esan nahi duen "Makro" hitzetik eta oin esan nahi duen "pus" hitzetik. Bere oin luzeagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cyathipodia villosa oso antzekoa da, erraz bereizten da esporak leunak eta txikiagoak dituelako.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako eta udazkeneko espeziea da, koniferoen eta hostogalkorren basoetan hazten da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Txina, Errusia, Japonia.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 733 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 538 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 613 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 56 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]