Pinu-sustraietako ardagai
Pinu-sustraietako ardagaia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Phaeolus |
Espeziea | Phaeolus schweinitzii Pat., 1900 |
Basionimoa | Polyporus schweinitzii |


Pinu-sustraietako ardagaia (Phaeolus schweinitzii) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Inonotus hispidus eta Gymnopilus spectabilis delakoen konposatu haluzinogeno eta lasaigarri berak ditu. Pazifikoko uharte batzuetako errituetan erabiltzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10-25 cm-koa eta 1-3 cm-ko lodierakoa, zirkulu formakoa edo zirkuluerdikoa, giltzurrun formakoa edo abaniko itxurakoa; lehenengo ganbila gero inbutu itxuran. Gaztetan hori-sufre kolorea du, eta zahartzean, erdigunetik hasita, marroi edo arre-herdoil kolorera bihurtzen joaten da. Azala ilupaduna eta feltroduna. Ertza mehea, gingilduna, batzuetan oso deformatua.
Tutuak: Luzeak oinaren inguruan, kanpoaldera erabat murrizten dira; oso dekurrenteak, hasieran horiak, ondoren herdoil kolorekoak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Irregularrak, poligonalak, tutuen kolorekoak.
Haragia: Biguna, harroa suberosoa zahartzaroan, hori-azafrai kolorekoa, azkenean arre-herdoil kolorekoa.[2]
Etimologia: Schweinitzii epitetoa izen berezi bat da, L. v. Schweinitz mikolologo alemaniar-amerikarraren omenez.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da beste espezie batekin nahastea.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, koniferoen basoetan, deskonposatzen ari diren pinu motzondoetan, batzuetan humusean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Eurasia; sartua: Zeelanda Berria, Australia, Hego Afrika.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 640 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 446 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 555 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..