Ziza berde-beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza berde-beltza
Tricholoma sejunctum 1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma sejunctum
Quél., 1872
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza berde-beltza (Tricholoma sejunctum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Espezie arrunta eta ezaguna da, mingotsa eta, beraz, jangaitza izateaz gain, bere koloreagatik nolabaiteko antzekotasuna izan dezake eraztuna eta bolba dituen Amanita phalloides perretxikoarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero laua. Limoi-hori edo arre-oliba kolorekoa, normalean arre-hauskara edo arre-oliba koloreko lerro erradialekin. Azal likatsu samarra, distiratsua eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Tarte handiarekin, zurixkak, batzuetan horixkak. Sabeldunak eta ia libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, betea, zilindrikoa.

Haragia: Zuria, azalaren azpian horixka, solidoa, irin zaharraren usainarekin. Zapore mingotsa.[2]

Ziza berde-beltza goitik ikusita

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, esan nahi du, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Sejunctum epitetoa berriz latinezko “sejuncts” hitzetik dator eta desberdina, banandua esan nahi du. Hurbileko beste espezie batzuen desberdina delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra, oraintsu arte susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren koloreagatik Amanita phalloides hilgarriarekin nahas dezakegu, baina ez du ez eraztunik ez bolbarik. Tricholoma portentosum perretxikoarekin, baina hau ilunagoa da eta oin horia du, jangarri bikaina.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean pinudietan, pagoen eta haritzen azpian ere ateratzen da, oso ohikoa da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioaren zati handi batean agertzen den onddoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 189 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 303 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 236 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]