Sare D.D.T. usain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare D.D.T. usaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius hinnuleus
Fr., 1838

Sare D.D.T. usaina (Cortinarius hinnuleus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina toxikoak diren beste Cortinarius batzuen antza du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 9 cm bitarteko diametrokoa; okre-lehoi kolorekotik herdoil-lehoi kolorera doana denbora hezean, denbora lehorrean argitu egiten da eta okre-horia, okre-kanela edo okre-arrosa kolorekoa izatera pasatzen da. Zetadun azala, azkar desagertzen den errezel zuri batez estalita dago. Zahartzean, zuntz txiki erradial marroi gorrixka ilunez markatuta dago.

Orriak: Oro har, lodiak eta zabal, batez ere helduaroan; adnatuak hasieran, gero eskotatuak.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, okre-arrosakara, fibrilosoa errezel zuriagatik, eraztun zuriarekin, zeiharra, mintzezkoa eta iraunkorra.

Haragia: Mehea, baina zurruna, krema-okre kolorekoa edo arrosa-lehoi kolorekoa kapelan, eta marroi gorrixka oinaren oinarrian. Batzuetan lizundutako lurraren usain desatsegina izaten du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriengatik. Hinnuleus epitetoa latinetik dator, oreinkume, esan nahi duen "Hinnuleus" hitzetik. Kolore arre-lehoi kolorea edo oreinkumearen azalaren antzekoa duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da kaltegarria, baina ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telamonia sub-generoko beste Cortinarius batzuekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, hostogalkorren basoetan, batez ere haritzen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 467 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 376 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 205 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]