Saltsa-perretxiko hori
Saltsa-perretxiko horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Craterellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Craterellus lutescens Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Cantharellus lutescens | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
Araban bildutako saltsa-perretxiko horia.
|
Saltsa-perretxiko horia edo mendiko angula (Craterellus lutescens, lehen Cantharellus lutescens), Cantharellales ordenako onddo bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela arre laranjaxka edo gaztaina kolorekoa da. Himenioan tolesturak dauzka, markatuagoak goian eta gero eta lauagoak oinerantz jaistean, hori-laranja kolorekoak. Ez dago txapelaren eta oinaren arteko muga zehatzik, oinak ere kolore bera dauka. Oin zilindrikoa eta barrutik hutsa dauka.[1]
Lurzoru basikoetako pinudietan bizi da, batez ere Pinus sylvestris eta Pinus nigra espezieen azpian, ia beti goroldioz edo belarrez estalirik. Agertzen den tokietan, erruz agertzen da, eta sasoi bateko eguraldia bere garapenerako ona izan bada, toki batzuetan zoru osoa estaltzera irits daiteke.
Irailetik abendura sortzen da.
Jangarri gisa lehen nahiko baztertua bazegoen ere, azken aldian estimazio handia erdietsi du. Intsektuek ez diote erasaten, eta erraz lehortzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1478429
- Multimedia: Craterellus lutescens / Q1478429