Sareoliba arbiusain
Sareoliba arbiusaina | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius venetus Fr., 1838 |
Sareoliba arbiusaina (Cortinarius venetus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, errefauaren zaporea du.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, titi pixka batekin, gaztetan hori-berdexka edo hori-oliba kolorekoa, ondoren okre-oliba kolorekoa. Azal lehorra du, belus-ezkatatsua.
Orriak: Ez oso estu, itsatsiak, lehenbizi hori-oliba kolorekoak, gero marroi-oliba kolorekoak.
Hanka: Fibrilosoa, zuzena, irmoa, mehea, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, hori-oliba kolorekoa. Gortina hori iheskorra du. Eremu kortikala gutxi-asko markatua.
Haragia: Mehea, hori-oliba kolorekoa, ilunagoa oinarria. Errefauaren usaina eta zaporea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Venetus epitetoa latinetik dator, itsas koloreko berdea, esan nahi duen "venetus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cortinarius cotoneus delakoarekin, baina hau handiagoa da. Cortinarius venetus, Cortinarius montanus aldaera ere badago, honek kapela, marroi-berdexka kolorekoa du, ohikoa goi-mendietan, baina lautadan ere ager daiteke.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 445 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 395 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..