Sare purpurakor
Sare purpurakorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius purpurascens Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sare purpurakorra (Cortinarius purpurascens) Cortinariaceae familiako onddoa da.
Sukaldaritzan baliorik gabea. Toxikotasun txiki bat du eta horrek intolerantzia arinak eragin ditzake alergia duten pertsonengan.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, trinkoa, ganbila, ertzak oso biribilkatuta eta azkenik laua. Denbora hezean likatsua da, eta lehorrarekin distiratsua, sortzetiko fibrilak ditu, hau da, azalean oso txertatuta. Kolore marroi-purpura du, argiagoa ertzean eta batzuetan erdian ere argitu egiten da.
Orriak: Itsatsi-eskotatuak, meheak, nahiko estu eta purpura-more kolorekoak, ondoren marroi-kanela kolorera pasatzen dira eta igurtziz purpuraz zikintzen dira.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Lodia eta fibrilosoa da, erraboil bat du oinarrian, baztertu samarra eta baso motaren araberakoa da. Urdin-ametista kolorekoa da eta gero gris-arrea, ukitzean purpuraz zikintzen dena eta gortina morexka oparo batez hornitua dago.
Haragia: Lodia eta itxia, more-lila kolorekoa, fruta usainekoa eta zapore gozokoa.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Purpurascens epitetoa berriz bere haragiaren koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzan baliorik gabea.[2]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gortinarik gabeko Lepista nuda delakoarekin nahas daiteke, honek arbi-formako erraboil lodirik ere ez du oinaren oinarrian.[3]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean hostozabal eta koniferoen basoetan ateratzen da; hostozabaletakoek kolore orokorra argiagoa dute eta ez dute erraboila hain baztertua. [4]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 370 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 221 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 448 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 148 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..