Tripaki gorrixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tripaki gorrixka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaHydnaceae
GeneroaHydnum
Espeziea Hydnum rufescens
Pers., 1800
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Tripaki gorrixka edo tripaki gorria (Hydnum rufescens) Hydnaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jateko ona gaztetan, ondo egostea gomendatzen da, haragi haritsua duelako. Autore batzuek toxikoa ere izan daitekeela diote eta ale gazteak kontsumitzeko, ondo egosteko eta eztenak kentzeko mingostasuna saihesteko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa. Haragi gutxikoa, matea, lehenik ganbila, gero zabaldua, unbilikatua, biribildua, gamuza kolorekoa, tindu gorrixkekin, beti Hydnum repandum baino gorriagoa.

Orratzak: Ez du orririk; orratz hauskorrak ditu, apurkorrak, eta ez dira dekurrenteak, kapelaren kolore berekoak edo zurbilagoak.

Hanka: Mehea, garaia, betea, hauskorra; batzuetan eztenen kolore berekoa eta beste batzuetan kapelaren tonalitatekoa.

Haragia: Zuri-krema kolorekoa, hauskorra, apurkorra, mehea, mingots samarrekoa.[2]

Etimologia: Rufescens epitetoa latinetik dator, "rufescens" hitzetik, hau da, laranja kolorera pasatzen dena. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hydnum repandum delakoarekin, baina hau, askoz handiagoa da, haragitsuagoa eta tonalitate argiagoa du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Multzo txikitan, hostoerorkorren edo koniferoen basoetan. Nahiko arrunta, baina Hydnum repandum baino urriagoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia, Australia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 333 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 575 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 450 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 755 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]