Niktali handi
Niktali handia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Asterophora |
Espeziea | Asterophora lycoperdoides Ditmar, 1809 |
Niktali handia (Asterophora lycoperdoides) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ez da inola ere jangarria.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: Zurixka, 0,5 eta 2 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa eta klamidosporek osatutako hauts irintsu arrexka batez estalia. Kapela honek orri errudimentarioak ditu, tolestura sinple batzuk, zuri kolorekoak eta antzuak.
Hanka: Oin motz batek eusten dio kapelari, mehea, zurixka, 2 eta 4 cm arteko altuerakoa.
Haragia: Usain higuingarrikoa, mehea eta zuria.[2]
Etimologia:
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asterophora parasitica delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du gainazalean hautsik eta klamidospora leunak ditu.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, Russula generoko nigrescens taldeko deskonposatzen ari diren espezietan, bereziki Russula nigricans perretxikoan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 219 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 274 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 290 or. ISBN 4-505-1806-7..