Agaricus bresadolanus
Agaricus bresadolanus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Agaricus |
Espeziea | Agaricus bresadolanus Bohus, 1969 |
Agaricus bresadolanus edo Agaricus romagnesii Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1]
Agaricus xanthoderma delakoak bezala, sindrome gastrointestinala sortzen du (beherakoa, gorakoa, ondoeza) zenbait orduz. Orri arrosadun txanpiñoi guztiak ez dira jangarriak.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran globo itxurakoa, gero laua, irregularra, arrexka koloreko zuntz ezkatadunak ditu.
Orriak: Hasieran arrosak, gero arrexkak, ertz zurixkekin.
Hanka: Liraina, zuria, igurtziz horitzeko joera duena, bere oinarrian sustrai luze bat du adarrekin, oharkabean pasa daiteke, perretxikoa bat-batean ateratzen bada.
Haragia: Gorritzeko joerarekin. Ereduko forman, anis eta fenolen arteko usain ahula du, nabarmenagoa eta biziagoa infidus aldaeran.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toxikoa
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agaricus Bresadolianus oso antzekoa da, honek kapela erregularragoa du; orrien kolore berekoa, zistidiorik ez dagoelako, honek ere oinaren oinarrian sudur antzeko bat du, ez da puntan amaitzen.[3]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean, belarrezko ibilbideetan, lorategietan eta parkeetan, hostozabalengandik hurbil samar.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 332 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..