Basoetako klitozibe zuri
Basoetako klitozibe zuria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe phyllophila P.Kumm., 1871 |
Basoetako klitozibe zuria (Clitocybe phyllophila) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oso toxikoa, muskarina du, eta arazo gastroenterokolitiko larriak eta nerbio sisteman eragiten du (atropinarekin tratatu behar da).
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametroko, lehenbizi ganbila, berehala laua, gero hondoratua, pruina zurixka batek estaltzen du, eta krema-okre koloreko busti eremuak ikusten dira.
Orriak: Zurixkak, haragi koloreko tonuekin; Itsatsitik dekurrente samarrerakoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 6 - 9 x 0,5 - 1,5 cm-koa, zuria edo zuri grisaxka.
Haragia: Usain meleka du, aromatikoa. Zapore mingotsa edo pikantea du amara aldaerak.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Phyllophila epitetoa grekotik dator, egurra esan nahi duen "phyllon" hitzetik eta nagusia esan nahi duen "phyleo" hitzetik. Bere habitatarengatik.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso toxikoa eta zapore onekoa.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pseudonebularis aldaerak Lepista nebularis baten itxura du, zurixka (baita usain berekoa ere), baina espora desberdinekin.
Oharra: Clitocybe phyllophila, cerussata eta pithyophila, Singerrek sinonimotzat hartzen ditu.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean, hainbat baso motatan.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 150 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 210 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..