Galanperna lilazeo
Galanperna lilazeoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota lilacea Bres., 1892 |
Galanperna lilazeoa (Lepiota lilacea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amanita phalloides delakoak sortzen duen antzeko intoxikazioa, urdailean, giltzurrunetan, gibelean, buruko mina, beherakoak, gibel transplantea behar duen paralisia ere bai.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-kanpai itxurakoa eta laua. Lehenik lila-purpura kolorekoa, ondoren fuliginosoa edo gris-arre koloreko ezkatatxoz banatzen da.
Orriak: Eskotatuak, zabal samar, trinkoak, sabeldunak, orritxoekin. Zuriak, ertz flokosoarekin.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa. Lila kolorekoa edo gorri-ardo kolorekoa, batez ere oinarrian. Mintzezko eraztuna, lepokoaren formakoa, tentea, zuria eraztunetik gora eta bioleta-fuligonoso kolorekoa behera.
Haragia: Zuria, lila koloreko islekin.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Lilacea hitza berriz latinetik dator, lila, esan nahi duen "lilaceus" hitzetik. Bere kolore lilagatik
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso toxikoa.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lepiota cristata delakoarekin, honen eraztunak ez du alde ilunik, neurri txikiagokoa da eta ez du kanpai itxurako kapelarik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Leku belartsuetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Amerika.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..