Boletus fechtneri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus fechtneri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaButyriboletus
Espeziea Butyriboletus fechtneri
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Boletus fechtneri Boletaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Boletus fechtneri usain eta zapore ahulak dauzka, frutaren antzekoak. Oso jangarri ona da.

Sinonimoa: Boletus pallenscens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 12 cm-ko diametrorainoko kapela. Azala lehorra eta belusatua, zurixka edo kafesne kolore argikoa eta marroiz zikintzen da ukitzean.

Tutuak: igurzten badira berdetzen diren sufre koloreko horiak.

Poroak: Estuak, biribil-angelutsuak. Igurzten badira berdetzen diren sufre koloreko horiak.

Hanka: Sendoa, sabelduna, eta sustrai bat bezalakoa du. Horixka da eta gorri-karmin koloreko zinta bat du behealdean, marroi bihurtzen dena ukitzean eta oso sare fin bat goiko aldean, hasieran horia ondoren zuria, gero eta zurbilagoa bihurtzen dena.

Haragia: Mamitsua, hori-sufre kolorekoa, baina oinaren oinarrian laranja kolorekoa. Airearekin urdindu egiten da, kapelan eta oinaren goi aldean gehiago.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Fechtneri epitetoa berriz, pertsonaren izenetik dator.

Jangarritasuna.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ona jateko.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri nahastezinak ditu.[4]

Sasoia eta lekua.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da hosto-zabalen azpian, gehien pagadietan. Lur karetsuetan; bakartia edo hainbat alek osatutako taldeetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Boletus fechtneri desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 394 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando, Setas para todos. (2006). Jose Luis Echo EDITORIAL PIRINEO, 593 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166. or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN :84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]