Kolibia herdoildu
| Kolibia herdoildua | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Omphalotaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Rhodocollybia | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Rhodocollybia maculata Singer, 1939 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus maculatus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Kolibia herdoildua (Rhodocollybia maculata) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe, ez prestatzea gomendatzen da, zapore mikatza eta zuntz-testura duelako. Euri asko egin ondoren, ordea, mikaztasuna moteldu egiten zaio, eta fruta-zapore atsegina hartzen du.
Sinonimoa: Collybia maculata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran zuri kolorekoa, laster gorriz edo marroiz zikintzen da, irregularra. Haragitsua, trinkoa, lau-ganbila, leuna, ertz mehea, gaztetan kurbatua.
Orriak: Ugari eta oso estu, estuak, libreak, koskadunak, zuritik krema-horixkara doazen kolorekoak, eta herdoil koloreko orbanekin, kapela bezala.
Hanka: 5 - 12 x 1 - 3 cm-koa, kolore zurikoa, kapelak bezala herdoil koloreko orbanak ditu, oina zilindrikoa, borra forma du oinarrian, pruinaduna eta zuntzezkoa.
Haragia: Trinkoa, lodia eta zurixka. Zapore mikatza eta hautemanezineko usaina.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Maculata epiteota latinetik dator, zikindua dagoela esan nahi duen "maculatus" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, zapore mikatza du eta haritsua da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau erraz ezagutzen da bere kolore zuriagatik, berehala orbaintzen delako bere alde guztietan, orriak estu dituelako eta zapore mikatzagatik. Collybia fodiens delakoak kolore hori-arrosakara-haragi ilun samarreko disko bat du kapelaren gainean, eta ia uniformeki koloreztatua agertzen da, ez orbanekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uda bukaeran hasi eta udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan. Oso arrunta.[5]

Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Guyana Frantsesa, Honduras, Europa, Errusia, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Antartika, Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 234 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 252 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 269 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 299 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1939. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Rhodocollybia
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Guyana Frantseseko onddoak
- Hondurasko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Antartikako onddoak
- Ruandako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak