Bitigar horiska
Bitigar horiska | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Leucopaxillus |
Espeziea | Leucopaxillus paradoxus Boursier, 1925 |
Basionimoa | Clitocybe paradoxa |
Bitigar horiska (Leucopaxillus paradoxus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Ahal dela ale gazteak kontsumitu.
Sinonimoak: Lepista amara, Clitocybe paradoxa (Basionimoa), Clitocybe stipitata, Lepista paradoxa, Leucopaxillus albissimus var. paradoxus, Leucopaxillus paradoxus f. subaerugineus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, ertza biribildua eta izurtua. Kolore zurbilekoa: zurixka, krema edo okrea, erdirantz nabarmenagoa. Azal lehorra, opakua, batzuetan pitzatua.
Orriak: Nahiko estu, anastomosatuak, oro har, dekurrenteak, zurixkak edo krema zurbil kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 3 - 10 x 1 - 3 cm-koa. Betea, irmoa, oinarritik ⅔ ingurura lodituta, kapelaren antzeko kolorekoa, ezkata finez estalia.
Haragia: Lodia, gogorra, lehorra, zuria, usain atsegina du eta zehaztugabeko zaporea, batzuetan zertxobait mikatza.[2]
Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Paradoxus epitetoa berriz latinetik dator, normaletik kanpo, esan nahi duen "paradoxus" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. Batzuetan zapore mikatza du.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leucopaxillus candidus delakoaren antz apur bat badu eta nahas daiteke, baina hau zuriagoa da eta habitat desberdina du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, pinuen basoetan hazten da, batzuetan, estu eta ale askoko korroetan edo ilaretan. Urriago, baina arteen basoetan ere agertzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusia, Europa, Ipar Amerika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 223 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 242 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Leucopaxillus paradoxus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.