Ezko oliba-zuri
Ezko oliba-zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus olivaceoalbus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus olivaceoalbus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko oliba-zuria (Hygrophorus olivaceoalbus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jan daiteke, baina ez da Hygrophorus dichrous eta limacinus bezain mamitsua. Azala jasotzean kentzea komeni da, likatsuegia da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa; hasieran koniko kanpai formakoa, ondoren zabaldu egiten da eta erdian titi kamuts baten inguruan hondoratuta egoten da. Arre-oliba kolorekoa edo marroi-grisaxka-horixka, titian ilunagoa. Azal lodia, mehea, eguraldi hezean likatsu-glutinosoa, Ertz inkurbatua.
Orriak: Lodiak, zabal, dekurrenteak eta oso zuriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, berdina edo oinarrian mehetua, likatsua, fibrilosoa, grisaxka gaztetan, zahartzean, hondo zuriaren gainean, sigi-sagan geratzen diren kolore oliba-griseko ezkatetan edo zuntzexkatan hausten da,
Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian, zuri horixka diskoan. Usain eta zapore ahulekoa eta atseginekoa.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Olivaceoalbus epitetoa latinetik dator, olibazeo esan nahi duen "olivaceus" hitzetik eta zuria esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko ona, baina ez Hygrophorus limaceus bezain mamitsua, lirdingatsua delako, azala, biltzerakoan kentzea komeni da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrophorus dichrous eta Hygrophorus limacinus delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, koniferoetan ateratzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 111 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 340 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..