Kanpaitxo errotari
Kanpaitxo errotaria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena galericulata Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus galericulatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kanpaitxo errotaria (Mycena galericulata) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina toxikotasuna ez izan arren (Mycena pura eta Mycena rosea delakoek badute), haragiaren kalitatea txarra da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa. Malgua, erradialki zimurtua, hasieran kanpai itxurakoa, gero pixkanaka ireki egiten da, ertzak altxatu egiten dira, erdialdean titi bat duela, gris-arre edo arre-lehoi kolorekoa. Ertza ildaskatua.
Orriak: Zabal, lehenengo zuri-grisaxkak, gero arrosak, zahartzean zain askorekin.
Hanka: 2 eta 7 cm arteko luzerakoa, arrexka, zurruna, zaila.
Haragia: Tentea, Irin usain eta zaporekoa.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Galericulata epitetoa ere latinetik dator, "galericulum" hitzetik, txapela, birreta, esan nahi du. Kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahastezina. Titidun kapelak, arrexka koloreak, erradialki zimurtsua eta bere malgutasunak; orriak lehenik grisaxkak, gero arrosak, eta irin usainak, espezie hau sailkatzen laguntzen dute.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan aurki daiteke udaberritik udazkenera arte, hostozabalen motzondoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 273 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 270 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 281 or. ISBN 84-282-0540 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..