Sare kanela kolore
Sare kanela kolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius cinnamomeus eta Cortinarius cinnamomeus | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cinnamomeus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sare kanela kolorea (Cortinarius cinnamomeus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome orellanikoa. Orellanina, pozoi arriskutsua, inkubazio motela du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, hasieran koniko-globo itxurakoa eta ondoren zabaldu egiten da titi zabal batekin eta ertz inkurbatuekin. Hori-biolazeo kolorekoa eta gorrixka-lehoi kolorekoa.
Orriak: Itsatsiak, lodiak eta zabal, hori-oliba kolorekoak eta gero kanela kolorekoak.
Hanka: Liraina, zilindrikoa, oinarrian zertxobait zabalagoa, hori-oliba kolorekoa eta gero okre-kanela kolorekoa.
Haragia: Mehea, hori-berdexka, errefau usaina du eta zapore nabarmenik gabea. [2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cinnamomeus epitetoa grekotik dator, kanela, esan nahi duen "kinnamon" hitzetik. Kapelaren kanela koloreagatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun pozoitsu hilgarria izan daitekeela uste da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius eta Dermocybe kolore distiratsu eta bizikoak (gorritik berdera) baztertu egin behar dira. Adibideak: Cortinarius cinnamomeoluteus, Cortinarius semisanguineus, Cortinarius orellanus hilgarria, Dermocybe crocea.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian agertzen da, baina batez ere udazkenean , pagadi eta koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 231 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 229 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 392 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 226 or. ISBN 84-282-0865-4..