Onddo kofadun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo kofaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus cavipes
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo kofaduna (Suillus cavipes edo Boletus cavipes) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria, motel samarra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Konikoa da, hasieran kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, baina ertz biribilduarekin, errezelaren hondakinekin eta titi puntazorrotz batekin. Azala felpaduna eta ezkatatsua du, marroi-gorrixkatik, lehoi kolore-marroi-laranjatura doan kolorekoa.

Tutuak: Laburrak, dekurrenteak eta bereizten zailak, poro zabal eta angelutsuetan amaitzen dira, eta ilaran lerrokatuta daudela dirudi.

Tutu dekurrenteak:Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Hanka: Barnehutsa, bi eremutan bereizten duen eraztun zurixka bat du; goialdea poroen kolore berekoa da eta behekoa lehoi kolorekoa.

Haragia: Zuri-horixka, usain eta zapore nabarmenarekin.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su", "suis", txerritik dator, bere zaporeari erreferentziari eginez, edo agian kapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Cavipes epitetoa latinetik dator, oin barnehutsa esan nahi duen "cavipes" hitzetik. Bere hanka barnehutsagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanka barnehutseko Boletus bakarra da, eta, beraz, erraz ezagutzeko modukoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean mendiko alertze basoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 372 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 535 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 32 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]