Edukira joan

Clavulina cristata var. bicolor

Wikipedia, Entziklopedia askea


Clavulina cristata var. bicolor Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe, hesteetako nahasteak sor ditzake.

Sinonimoa: Clavulina coralloides var. bicolor, Clavulina cristata var. incarnata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandor itxuran amaitzen den koral formakoa.

Karpoforoa: 2 eta 5 cm bitartekoa, zabalera aldakorrekoa. Enbor motza, lodia eta mamitsua. Adar zilindriko zapalduak. Mutur hauskorrak hortz zorrotzen formako puntekin osatzen dituzte gandor txikiak. Zuria, adarren beheko aldea izan ezik, arrosa-arre kolorekoa dena, hortik aldaeraren izena.

Haragia: Hauskorra, zuria, urria, zapore mingotsekoa. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Bicolor epitetoa latinetik dator, kolore biko esan nahi duen, “bicolor” hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxoi nominalak kolore zuria du adar guztietan. Clavulina cinerea-k kolore grisa du eta puntak gandor itxura gutxikoak. Clavulina rugosa, deformatua, adar gutxikoa, gris-okre kolorekoa. Clavulina cristata, var. subcinerea aldaera beix-horixka kolorekoa da mutur beltzekin.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Koniferoen eta hostozabalen azpian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 617 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia, Es or..