Xerocomus armeniacus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rheubarbariboletus armeniacus» orritik birbideratua)
Xerocomus armeniacus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomus
Espeziea Xerocomus armeniacus
Quél., 1888

Xerocomus armeniacus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate ertaineko jangarria.

Sinonimoak: Rheubarbariboletus armeniacus, Boletus armeniacus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikotik lau-ganbilera, azala ia beti pitzatua izaten du, batez ere onddo helduetan; gainazal lehorra, ia belusduna, arrosa-horitik arrosa-arbeletxekora doan kolorekoa, inoiz ez gorria.

Tutuak: Biribildu-itsatsiak, hori-urre koloretik ori-oliba antzeko kolorera doazenak, luzera ertainekoak.

Poroak: Handi samarrak, irregularki poligonalak, hori-urre kolorekoak, gero ilunagoak, okre-olibarako joerarekin. Gehienetan ukitzean urdindu egiten dira.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zilindrikoa, oinarrira mehetzeko joerarekin, ia sustrai antzekoekin; zuri-hori kolorekoa, kapelaren koloreko lausotze handituekin.

Haragia: Nahiko trinkoa, haritsu samarra; oro har horia, laranjaz lausotua oinaren amaieran, eta pixka bat arrosa kapelaren azalaren azpian; usaingabea eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Armeniacus epitetoa latinetik dator, arbeletxekoaren antzeko, esan nahi duen "armeniacus" hitzetik. Arbeletxekoaren antzeko kolorea duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xerocomus rubellus delakoarekin nahas daiteke, baina honen oinarriak ez ditu hain tonu gorrixkak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Hostozabalen azpian, bereziki gaztainondoen azpian; taldekoia, nahiko arrunta.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 513 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Xerocomus armeniacus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]