Edukira joan

Macrotyphula fistulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Typhula fistulosa» orritik birbideratua)
Macrotyphula fistulosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTyphulaceae
GeneroaMacrotyphula
Espeziea Macrotyphula fistulosa

Macrotyphula fistulosa Typhulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi oso urria, biguna, kalitate gastronomiko gutxikoa.

Sinonimoak: Clavaria fistulosa, Clavaria contorta, Clavariadelphus fistulosus, Typhula fistulosa.

Karpoforoa: 2 eta 15 mm bitarteko garaietakoa, lehoi kolorekoa edo kanela kolorekoa, oso itxura aldakorra du: zilindriko-klabiformea edo forma tipoan liraina, bihurritu-zimurtua, forma contorta-n ia oinik gabe, pixka bat urkilatua, zapaldua eta kamutsa brachiata forman. Oinarria bilotsua izaten dute, zuri edo gorrixka kolorekoa. Karpoforoaren trinkotasuna, barnehutsa, hasieran zurruna da, gero biguna.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Fistulosa epitetoa ere latinetik dator, hutsune, esan nahi duen "fistulatus" hitzetik. Borra hutsa

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavariadelphus pistillaris delakoarekin nahas daiteke, hau askoz lodiagoa da eta haragi mikatza du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, hostozabalen egur hondarretan: haritzak, haltzak, hurritzak. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 556 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 487 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Macrotyphula fistulosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]