Agaricus xanthoderma var. griseus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus xanthoderma var. griseus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
EspezieaAgaricus xanthoderma
Barietatea Agaricus xanthoderma var. griseus

Agaricus xanthoderma var. griseus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 12 cm arteko diametrokoa, printzipioz koniko trunkatua. Ertza hasieran oinari itsatsia. Kapelaren azala gris argia, ezkatatxo finekin . Ertza horitu egiten da igurtztean, baina espezie tipoa baino intentsitate gutxiagorekin.

Orriak: Libreak, arrosa kolorekoak, oso zurbilak, ondoren arrosa bizi kolorekoak eta helduaroan marroiak. Ertza antzua.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa, oinarri erraboilduna, zuzena edo kurbatua oinarrian, fistulosoa, zuria, leuna, eraztuna goian, meharra, kanpoko aldetik ezkatatxo antzekoekin, laster iheskorra. Erraboilean gogor horitzen da.

Haragia: Zuria, kapelan ez da kolorez aldatzen, oinaren oinarrian bakarrik horitzen da. Fenol usain desatsegin samarrekoa.[2]

Etimologia: Agaricus hitza grezierazko "agarikón" hitzetik dator, perretxikoa, onddo-mota jakin batekoa. Dioscorides-en garaitik erabilitako izena. Xanthoderma epitetoa berriz grezieratik dator, "xanthos" = horia, eta baita grezierazko "derma" = azala. Horitzeagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa, oinean horitzen diren Agaraicus guztiak toxikoak dira. Hesteetako nahasmenduak eragiten ditu.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xanthoderma ataleko espezie eta aldaera guztiekin.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Ibaiertzeko basoetan. Hala ere, parkeetan eta zelaietan aurki daiteke, korroak osatuz.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak Austria, Hungaria.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) GN Granada natural.
  3. Agaricus xanthoderma var. griseus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]