Amaropostia stiptica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaropostia stiptica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
GeneroaAmaropostia
Espeziea Amaropostia stiptica
Bao-Kai Cui, Lu-Lu Shen eta Yu-Cheng Dai, 2019

Amaropostia stiptica Polyporales familiako onddo espezie bat da.[1] Janezina, gogorra eta garratza. Usteldura arrea sortzen du.

Sinonimoak: Spongiporus stipticus, Tyromyces stipticus, Postia stiptica, Oligoporus stipticus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Forma aldakor samarrekoa, askotan zirkuluerdi bat osatuz eta hazkunde indibidualarekin, beste batzuetan, zenbait alekin, benetako kontsolak osatuz, elkarrekin haziz eta elkarrekin konektatuta. Ale bakoitzaren tamaina 10cm-ko zabalerara hurbil daiteke, 5 cm inguruko proiekzioarekin eta 2 edo 3 cm-ko lodierarekin substratuarekin lotzen den eremuan. Kapelaren gainazala zuri purua da, eta ez da aldatzen marruskadurarekin edo presioarekin; hala ere, zahartzean zikintzeko joera du, okre antzeko kolorekoa. Gainazal hau matea da, gaztetan fin-fin belusatua eta gero leuna, ertza zorrotza da ale gazteenetan, pixka bat kamutsagoa zaharretan.

Himenioa: Kolore bereko poro biribiletan amaitutako tutu zuri motzez osatutakoa, 3 edo 4 mm inguruko tamainakoak. Kapelaren gainazala bezala, marruskadurarekin ere ez da kolorez aldatzen.

Haragia: Biguna ale gazteetan, eta ezaugarri hau bereizgarria da genero hau eta hazkunde saprofitoa duten beste batzuk bereizteko. Zahartzean larrukara bihurtzen da, haragi zuri honek, lehortzen denean apur bat gris bihurtzeko joera du. [2]

Etimologia: Postia generoa Hampus Adolf von Post (1822-1911) suediar botanikariari eskainitakoa da. Stipica epitetoa grezieratik dator, astringentea esan nahi duen "stypticós" hitzetik. Bere zaporea astringente bereizgarria delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tyromyces lacteus oso antzekoa da, hau mingotsa da eta hostozabalen zuraren gainean hazten da. Postia fragilis ere oso antzekoa da, baina bere kapela arrez tindatzen da marruskadurarik txikienarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agerpen garaia ezin da zehaztu. Sesila da, zurezko substratuarekin bat egiten duena, substratu horren gainean hazten da bere zabalera osoaren zati handi bat. Hainbat koniferoen zur hiletan hazten da, hostozabaletan oso bakanak dira; ez da espezie arraro gisa hartu behar, baldintzak aldekoak badira ia urteko edozein sasoitan ager baitaiteke.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Uzbekistan, Japonia, Hego Korea, Txina, Indonesia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Amaropostia stiptica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]