Txondar-betiledun hori
Txondar-betiledun horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Anthracobia |
Espeziea | Anthracobia melaloma Arnould, 1893 |
Txondar-betiledun horia (Anthracobia melaloma) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio. Askomizete oso txiki bat da, eta batzuetan ia ez da ikusten lurrean.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: 1 eta 5 mm bitarteko diametrokoa, ganbiletik disko formakora,
Himenioa: Hasieran laranja kolorekoa, gero hori-laranja kolorekoa; kanpoko aldeak ile arrexka argi koloreko oso laburrak izaten ditu.[2]
Etimologia: Melaloma epitetoa grekotik dator, beltza, esan nahi duen "mela" hitzetik eta ertza, esan nahi duen "loma" hitzetik. Ziliatura beltzak dituelako karpoforoaren ertzean.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anthracobia maurilabra delakoarekin nahas daiteke, honek ile ilunagoak ditu eta hori zurbil koloreko himenioa.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohikoa udaberritik aurrera, sua egondako lekuetan.[4]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Hegoafrika.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 767 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..