Arcyria denudata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arcyria denudata
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaTrichiida
FamiliaTrichiidae
GeneroaArcyria
Espeziea Arcyria denudata
Wettstein, 1886

Arcyria denudata Trichiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago jangarri gisa sailkatuta, nahiz eta jateak ez duen ondorio larririk eragiten.

Sinonimoak: Stemonitis denudata, Arcirya punicea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esporangioa: Estipitatua, kapitulua gorri-adreilu kolorekoa du, zilindriko samarra edo oboidea, 2 eta 6 mm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 mm bitartekoa heldu aurretik. Heltzean gorri-adreilu koloreko sare fin bat du, eta, azkenean, okre-fuliginoso kolorera pasatzen da.

Hanka: 0,5 eta 1,5 mm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, goialdean kalikulu batez amaitua.[2]

Etimologia: Denudata epitetoa latinetik dator, biluztua, esan nahi duen "denudatus" hitzetik. Bere itxuragatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore gorri-arrosa duten beste Arcyria batzuekin. Bereizteko beti aztertu behar dira esporak eta harizpiak; hala ere, erraz identifikatzen diren Arcyria-etako bat da, eta arruntenetako bat ere bai.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, hildako edo deskonposatutako zurean; landare hondarretan ere aurki daiteke. Taldeetan ateratzen da, ale ugari bata bestearen kontra estututa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kosmopolita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 837 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 583 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]