Aureoboletus moravicus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aureoboletus moravicus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaAureoboletus
Espeziea Aureoboletus moravicus
Klofac, 2010

Aureoboletus moravicus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1]Ez da jangarria. Autore batzuentzat ale gazteak jangarriak dira.

Sinonimoa: Boletus leoninus, Xerocomus leonis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero lau-ganbila, ertza soberakinekin edo inkurbatua, azal lehorra, matea, feltrozkoa eta laster, plaka poligonal txikitan pitzatua gainazal osoan, marroi-lehoi kolorekoak edo krema-txigortu-lehoi kolorekoak.

Tutuak: Nahiko luzeak eta hori argiak.

Poroak: Ertainak, estu, angelutsuak, hori argiak, ukitzean ez dira kolorez aldatzen.

Hanka: Zilindrikoa, erdian loditua eta, batzuetan, saihetsekin luzetara zeharkatua, leuna, oinarrian sustrai antzekoekin, horia, tonu arreekin eta arre-gorrixkekin.

Haragia: Trinkoa, gero biguna, oinean haritsua, apur bat arrosa kapelaren azalaren azpian eta zuri-horixka gainerakoan, horixka oinaren oinarrian, ez da kolorez aldatzen, ale batzuk urdin berdexkara jotzen duten arren. Zapore gozo samarra du eta usain ahula, atsegina.[2]

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen, "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa, esan nahi duen "kóme" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostozabalen azpian.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 381 or. ISBN 84-505-1806-7...
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. Aureoboletus moravicus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]