Azalilun urteroko
| Azalilun urterokoa | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Hymenochaetales |
| Familia | Hymenochaetaceae |
| Generoa | Hydnoporia |
| Espeziea | Hydnoporia tabacina |
| Basionimoa | Auricularia tabacina |
Azalilun urterokoa (Hydnoporia tabacina) Hymenochaetaceae familiako onddo espeziea da.[1] Ez du haragirik jateko.
Sinonimoak: Thelephora tabacina, Hymenochaete tabacina, Hymenochaetopsis tabacina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Biguna, hasieran erresupinatua, plaka leun txikien forma dute, eta elkarren artean elkartuz joaten dira, urteko gorputz emankorrak eta meheak sortu arte, inbrikatu samarrak. Proiektatutako goiko zatia tomentuduna eta zonatua da, eta ertz estua du, horiz koloreztatua izan ohi da, eta tonu orokor arre-lehoi kolorekoarekin kontrastea egiten du.[2]
Etimologia: Hymenochaete terminoa grekotik dator, himenioa esan nahi duen "huménaios" hitzetik eta ilea, himenioa zurdekin, esan nahi duen "chaete" hitzetik. Himenioan perretxikoak dituelako. Tabacina epitetoak "(nicotiána) tabácum" karpoforoaren kolorea aipatzen du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurbileko espezieak: Hymenochaete rubiginosa delakoa, hau trinkotasun gogorrekoa, eta arre-herdoil kolorekoa da. Hymenochaete mougeotii espeziea, honen himenioa gorri-purpura kolorekoa da eta izeien gainean hazten da. Hymenochaete cinnamomea ere bai, honek kanela kolorea du eta bilbe biguna.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, hostozabalen gainean. Ohikoa.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Hawaii, Costa Rica, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Brasil, Europa, Errusia, Kanariak, Iran, Mongolia, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Taiwan, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 611 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hydnoporia tabacina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Hymenochaetaceae
- 2019. urtean deskribatutako onddoak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Venezuelako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Irango onddoak
- Mongoliako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak