Edukira joan

Boletus edulis f. citrinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus edulis f. citrinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus venturii
Vassilkov, 1966

Boletus edulis f. citrinus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona da, baina oso urria delako ez biltzea gomendatzen da.

Sinonimoak: Boletus edulis var. citrinus, Boletus venturii, Boletus citrinus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, oso erregularra, horia, horixka, nabarmenagoa ertzerantz.

Tutuak: Zuriak gero krema kolorekoak, amaieran hori-oliba antzeko kolorekoak.

Poroak: Tutuen kolore berekoak.

Himenioa: Boletus edulis tipikoak duen bezalakoa.

Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, borra forma oso erregularrarekin luzera osoan, eta sekzio eliptiko bereizgarriarekin. Erretikulu garbiarekin.

Haragia: Zurixka eta kolorez aldatzen ez dena.[2]

Etimologia: Citrinus epitetoa latinetik dator, zedroa esan nahi duen “citrus” hitzetik. Bere kolore horiagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin hobea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus edulis delakoarekin, honek kapelaren azala marroi-gaztaina kolorekoa du, Amanita citrina-k kolore antzekoa du, baina ez tuturik, orriak ditu eta hankan eraztuna eta bolba.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda erditik udazken erdira. Urria eta ez oso ezaguna. Mediterraneoko basoetan, estrepak dituen artadietan, artelatzetan, hariztietan. Batez ere lurzoru azidoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioak, Frantzia, Espainia, Austria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 700 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Boletus venturii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]