Britzelmayria multipedata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britzelmayria multipedata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaBritzelmayria
Espeziea Britzelmayria multipedata
D. Wächter & A. Melzer, 2020
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora purpura-marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Britzelmayria multipedata Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du inolako balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Psathyrella fasciculata, Psathyrella stipatissima, Psathyrella multipedata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, konikotik ganbil-kanpai itxurakora, ertza mehea eta zertxobait ildaskatua. Kapelaren azala higrofanoa, gardentasunagatik ildaskatua euriarekin, leuna, matea, zetaduna, fibrila erradialekin, marroi-buztin-hori-gorri kolorekoa hezetasunean eta amaieran edo lehorrean zurbildu egiten da krema-zuri kolorea hartuz.

Orriak: Itsatsiak, estuak, estu, lamelulekin, gris-okre argi kolorekoak, ilunduaz joaten dira, ertz argiagoarekin.

Hanka: 3 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, liraina, hauskorra, oinarri iluna, kurbatua eta soropildua, fibrila zurixkaz estalia eta pruinaduna goialdean.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuri-gris kolorekoa, usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa. "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinaren hazkuntza faszikulatuak ondo definitzen du espezie hau.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenaren hasierara. Bideen ertzetan, sastraketan, belardietan, hostogalkorren basoetan. Parkeetan eta lorategietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Nepal, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 83 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Britzelmayria multipedata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]