Atzapar zimur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clavulina rugosa» orritik birbideratua)
Atzapar zimurra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaClavulinaceae
GeneroaClavulina
Espeziea Clavulina rugosa

Atzapar zimurra (Clavulina rugosa) Clavulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du zaporerik eta, beraz, ez du interes gastronomikorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 4 eta 10 cm arteko fruituak. Tamainarik arruntena 4-6 cm-koa da, sinplea edo adar urritan zatitua, oinarrian mehetua eta goialdean zabalak, gainazal zimurtsu-tuberkulosoa edo tolesduraduna. Zuria, zuri zikina edo okre kolorekoa, batzuetan grisa, grisea aldaeran edo fuliginosoa fuliginea aldaeran

Hanka: Himenoforoaren luzapena da, zimurtasun gutxikoa edo ia leuna.

Haragia: Elastikoa, hauskorra eta biguna, gutxi definitutako zaporea eta usain fungikoak ditu.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavulina cristata delakoarekin, hau txikiagoa da eta oso adarkatua.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta, uda bukaeratik udazkenaren bukaerara arte, urriagoa udaberrian, koniferoen eta hostogalkorren basoetan, bakarrik edo taldean, gutxitan soropildua.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Ipar Amerika, Japonia, Australia, Himalaia, Txina eta Turkmenistan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 558 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 428 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 139 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 430 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]