Clitopaxillus alexandri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitopaxillus alexandri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPseudoclitocybaceae
GeneroaClitopaxillus
Espeziea Clitopaxillus alexandri

Clitopaxillus alexandri Pseudoclitocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Kalitate gastronomiko ona du.

Sinonimoa Clitocybe alexandri.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 (15) cm bitarteko diametrokoa. Beix argitik gris-marroixka kolorera doana, pixkanaka ilunduaz. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, azkenean deprimitua, batzuetan kopa baten itxuran. Ertza mehea du eta oso biribildua.

Orriak: Zurixkak, gero krema-okre kolorekoak, zahartzean marroixkak. Estu, okertuak, dekurrenteak, anastomosatu-albeolatuak oinean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 4 cm bitarteko lodierakoa, oso sendoa, trinkoa, batzuetan leizetsua, zilindrikoa. Kapelaren kolore berekoa edo zurbilagoa, matea, oinarrian tomentu zurixka batekin.

Haragia: Lodia, harroa egoera hezean. Beix zurbil kolorekoa. Zapore gozoa du eta kumino usain arina (unbeliferoen familiako belarra, (Cominum eyminum).[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Alexandri epitetoa, pertsona izenetik dator. Alexandre frantziar biltzailearen omenez.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate oneko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista nebularis delakoarekin, honek kolore grisaxka du, ez hain horixka, ez da hain sendoa eta usaina guztiz desberdina du. Clitocybe harperi oso antzekoa da, baina urria. Clitocybe inornata, grisaxka da, orriak ere bai, oin laburra du eta usain desatsegina, desberdina da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda bukaeratik azarora arte, mendi garaietako larreetan eta baita koniferoen azpian ere.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 153 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 214 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]