Cortinarius balteatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius balteatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius balteatus
Fr., 1838

Cortinarius balteatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sendoa era erakargarria izan arren, balio gutxi du sukaldaritzan

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, trinkoa, oso ganbila, titirik gabea, ertza uhindua eta denbora luzez biribildua. Azal likatsua, baina laster lehorra eta distiratsua. Hurraren kolorekoa, arre-buztin kolorekoa edo lehoi kolorekoa eta morea ertzean.

Orriak: Estu, itsatsiak, hasieran zurixkak eta batzuetan lila zurbilez zikinduta kapelaren ertzaren inguruan, gero lehoi kolorekoak edo buztin kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, lodia, batzuetan erraboilduna, zurixka okrez zikindua eta erreflexu moreren batekin, esporen hautsarekin estalitako errezel hondarrekin. Gortina zurixkarekin, oso arina eta iheskorra.

Haragia: Lodia, nahiko gogorra, zurixka, airearekin kontaktuan arrexka kolore pixka bat hartzen du. Usain ahulekoa, batzuetan lurraren usain pixka batekin. Erreakzio urdin-berdexka bizia, gayac erreaktiboarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Balteatus epitetoa latinetik dator, ezpatari eusten dion gerria, esan nahi duen "balteum" hitzetik. Kapelaren ertzean duen zerrenda koloreztatuagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius balteatocumatilis var. luteus delakoarekin nahas daiteke, baina hau askoz moreagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, koniferoen azpian, batez ere izeietan, eta hostozabalen azpian, batez ere pagoetan eta haritzetan. Silizedun lurretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 454 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 137 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 208 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]