Edukira joan

Cortinarius cliduchus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius cliduchus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cliduchus
Fr., 1838

Cortinarius cliduchus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius berezia da, bere kapela likatsuagatik, kolore argiagatik eta ezkatatxoengatik, erraboildun samarreko oina du eta hau ere ezkataz hornitua eta batez ere janezina bihurtzen duen lur edo lizun usain indartsuagatik.

Sinonimoak: Phlegmacium cliduchus, Cortinarius papulosus, Gomphos cliduchus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Tamaina txikiko edo ertainekoa, lehenengo ganbila, eta gero erdian lautua edo are deprimitua, ertzak gorantz biratuta, 3,5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Eguraldi hezean gainazal likatsua, baina laster lehorra eta apur bat felpaduna, erdialderantz hobekien bereizten diren ezkata ugaritan banatua, larru kolore argia, marroi argia, okre zurbila edo gaztaina kolorekoa, ertz argiagoa, ia zurixka, eta ezkatak okre antzekoagoak.

Orriak: Finak eta estu, adnatuak edo eskotatu samarrak, hasieran zurixkak, eta gero buztin argi kolorekoak edo kafesne kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Pixkanaka loditzen oinarrirantz eta hemen erraboildun samarra, 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 4 eta 13 mm bitarteko diametrokoa eta oinarrian 23 mm artekoa. Gainazal leuna eta lehorra, goialdean zuri-arrosakara, gortina txertatzen den gainetik, azpian sakabanatutako mintzezko ezkatatxo okre antzekoekin, batzuetan 3 edo 4 eraztun eremu osatuz.

Haragia: Trinkoa, zuria, zaporerik gabekoa eta lur edo intsektizida usain handiarekin, Cortinarius claricolor delakoak duen bezalakoa. Sulfoformol-ak erreakzio positiboa ematen du, urdin argia haragian eta fenolanilina-k gorri-karmin kolorea. Espora-jalkina okre antzeko kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius cephalixus-ek antzeko morfologia du, baina kapela zertxobait ilunagoa eta berdeagoa eta batez ere ezberdina da errefau usainagatik eta lizunarena eta intsektizidena batere ez.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailetik abendura, gehien urrian. Hostoerorkorretako orbeletan eta gutxitan baso mediterraneoetan edo koniferoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Norvegia, Suedia, Danimarka, Frantzia, Alemania, Espainia, Estonia, Italia, Austria, Alpeak, Eslovenia, Grezia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 466 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Cortinarius cliduchus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]