Sareokre ezkatatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius humicola» orritik birbideratua)
Sareokre ezkatatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius humicola
Maire, 1911

Sareokre ezkatatsua (Cortinarius Causticus) Cortinarius generoko onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Errefauaren zapore desatsegina du.

Sinonimoa: Pholiota humicola, Cortinarius humicola.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, azkenean zabaldu egiten da, baina titi puntazorrotz handi batekin. Okre kolorekoa edo okre-horixka kolorekoa eta Pholiota baten antzeko ezkata eta xerlo arreek estaltzen dute guztia.

Orriak: Zabal eta nahikoa lodiak, itsatsiak; okre-horixka kolorekoak hasieran, bukaeran esporengatik herdoil kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,3 cm bitarteko lodierakoa, irmoa, batzuetan bihurritua, zilindrikoa, oinarrian zabalduz eta puntan bukatuz; kapelaren kolorekoa, eta kapela bezala, ezkata arrez estalia dago, goitik oinarriraino.

Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian; hasieran okre antzeko kolorekoa, azkenean arrexka edo gorrixka. Usain atsegina du eta errefau zaporea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore desatsegina duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota baten antzekoa denez, Pholiota squarrosa delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, haritzen eta pagoen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kaukasia, Appalacheak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 446 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 227 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 366 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]