Cortinarius privignus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius privignus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius privignus
Fr., 1838

Cortinarius privignus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen eta zaila da toxikoak izan daitezkeen beste espezie batzuetatik bereiztea.

Sinonimoak: Agaricus privignus. Agaricus malachius, Cortinarius pseudoprivignus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, erdian haragitsua, ertzetan mintzezkoa, kamuts ganbila, titi antzeko batekin, flexuosoa, ertz bihurgunetsua eta hozkatua; oso higrofanoa, lehoi kolorekoa hezetasunean, ertzetan fibrila zetadun zurixka lausoz estalia; hori-lehoi kolorekoa lehorrarekin, distiratsua.

Orriak: Estu samar, marjinatuak, nahiko zabalak; okre zurbil kolorekoak, gero fulbeszenteak, ertza zuria eta ildaskatua.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,75 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, biguna, betea, harroa, borra formakoa, subkortinatua, hasieran, fibrilo-zetadun zorro bat du, geroago zatitu egiten da, eremu edo zetadun zainetan; goialdea more koloreko isla arinekin, eta oinarria okre zurbilez zikindua. Gortina zuria.

Haragia: Nahiko solidoa, oinean biguna, zurixka edo pixka bat lehoi kolorekoa kapelan eta oinaren oinarrian. Zapore gozokoa eta usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Privignus epitetoa latinetik dator, semeorde, esan nahi duen "privignus" hitzetik. Bere lekua duela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius privignoides delakoarekin eta antzeko beste espezie batzuekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Ezohiko espeziea. Belarretan, taldeka, batez ere izei basoen ertzetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 179 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]