Cortinarius pseudosalor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius pseudosalor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius pseudosalor eta Cortinarius pseudosalor
[[|]]

[[|]]

Cortinarius pseudosalor Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes gastronomiko gabea. Toxikotasuna aztertzen ari dira.

Sinonimoa: Cortinarius mucifloides.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo oso konkorduna erdian, ertzak hasieran oso biribilduak dituela eta, ondoren beherantz bihurgunetsuak. Azala oso likatsua, leuna erdian eta oso tolesduna, ia ildaskatua ertzean. Marroi ilun ederrekoa, datil-marroi kolorea eta ertzetara argitu egiten da, larru kolore argia, gamuza kolorea, hartzen du.

Orriak: Kapelaren azpian sendoak eta nahikoa zabal, eskotatuak, zeharkako zainekin Cortinarius elatior delakoak bezala, lila antzeko kolorekoak hasieran eta, ondoren, okre antzeko kolorekoak edo okre-buztin kolorekoak esporengatik, ertz zuriarekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Nahiko laburra eta sendoa, 4 eta 6,5 cm bitarteko garaierakoa eta 10 eta 18 mm bitarteko diametrokoa, pixka bat sabelduna erdian eta oinarri aldera mehetuaz, beheko 2/3etan, ezkatetan hausten ez den geruza likatsu jarraitu batez estalia, zuri zikin kolorekoa goialdean, gortina haritsuaren gainetik, eta, lila antzeko kolorekoa gainerakoan.

Haragia: Trinkoa, zuria, zapore eta usain berezirik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius collinitus eta beste Cortinarius likatsu eta marroi-okre edo marroi-gorrixken antza du. Cortinarius elatior delakoak, lila antzeko koloreko orriak ditu eta oinaren biskositatea elkarren gainean jarritako ezkatetan apurtzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztutik urrira. Goroldioaren azpian atera daiteke. Baso mistoetan: pagoa, urkia, artelatza, koniferoak. Pagadietako orbeletan. Lurzoru azidoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 201 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Jose Ignacio Velazquez. (2023). Banco de setas, catalogo micologico.
  6. Cortinarius pseudosalor eta Cortinarius pseudosalor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]