Cortinarius scutulatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius scutulatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius scutulatus
Fr., 1838

Cortinarius scutulatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Gomphos scutulatus, Cortinarius pseudoscutulatus, Hydrocybe scutulata, Cortinarius evernius f. pseudoscutulatus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kamutsa, hasieran morea, gero erdigunetik hasita, gehiago laranja-marroi kolorekoa, arre-sepia koloreraino, erradialki pitzatua.

Orriak: Lodiak, zabal, unziformeak edo koska batez dekurrenteak, hasieran more ilun kolorekoak gero arre-kanela kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. More-ezkutu kolorekoa, goialdean zurbiltzen, errezelak sortutako armila galkor bat edo gehiagorekin.

Haragia: Errefauaren usain handiarekin. More-antzekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Scutulatus epitetoa latinetik dator, ezkutu esan nahi duen “scutum” hitzetik. Kapelak titia duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Baso mistoetan edo koniferenetan, leku hezeetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 211 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cortinarius scutulatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]