Edukira joan

Cudoniella clavus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cudoniella aquatica» orritik birbideratua)
Cudoniella clavus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaHelotiaceae
GeneroaCudoniella
Espeziea Cudoniella clavus
Dennis, 1964

Cudoniella clavus Helotiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Cudoniella clavus, Helotium clavus, Ombrophila clavus, Peziza clavus, Cudoniella aquatica.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Kapela zirkularrarekin mehetzen doan oinaren gainean, normalean kapelaren diametroa baino luzeagoa; zuri zeharrargia.

Haragia: Gelatinakara, zuria.[2]

Etimologia: Aquatica epitetoa, uraren ondoan hazten delako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliz txiki eta pendukulatu baten itxura duen onddo gelatinotsu bitxia, uraren ondoan egur hondakinetan hazten dena.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreketako adarretan edo egur zatietan, iturburuetan, agertzen den lekuetan nahiko ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Europa, Svalbard, Errusia, Japonia, Brasil.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 681 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cudoniella clavus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]