Deconica crobula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deconica crobula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaDeconica
Espeziea Deconica crobula
Romagn., 1937

Deconica crobula Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Psilocybe crobula, Psilocybe inquilina var. crobula, Geophila crobula .

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,7 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, ganbila, gero pixka bat zabalduagoa, arrexka kolorekoa, ertz ia leunarekin, soberako ezkata zuriz apaindua.

Orriak: Estu, ez oso zabalak, hankari itsatsiak, grisaxkak, gero beltzaxkak, zurixka koloreko ertzarekin.

Hanka: Tubularra, nahiko luzea, arrexka kolorekoa, batzuetan berdexka koloreko tonuekin behealdean.

Haragia: Hutsala, usaingabea.[2]

Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen "kūbe" hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Crobula epitetoa ere grekotik dator, zaldi-ilea, esan nahi duen "krobylos" hitzetik. Kapelaren apaindurengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria, Psilocybe guztiak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko erraza identifikatzeko, kapelako kolore bereizgarria dela eta

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera. Basoetako belarretan edo adarren hondakinetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kazakhstan, Australia, Zeelanda Berria, Taiwan, Papua Ginea Berria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 107 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Deconica crobula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]